X. Arkeologia Tekniken Trebakuntza Ikastaroa: Hezurrekin hizketan. Antropologia fisikorako hastapen ikastaro praktikoa

Urtero bezala, ArkeoGazte elkarteak formazio ikastaro bat antolatzen du, oraingoan “X. Arkeologia Tekniken Trebakuntza Ikastaroa: Hezurrekin hizketan. Antropologia fisikorako hastapen ikastaro praktikoa” aurkezten dizuegu.

Uxue Perez Arzak antropologak emango duen 10 orduko ikastaro bat da, Martxoaren 9tik 12ra, Vitoria-Gasteizen UPV/EHUko Letren Fakultatean, zeinetan giza hezurrak antzemateko oinarrizko ezagutzak eskainiko diren, baita hauek animalia hezurretatik bereizteko irizpideak ere. Gainera, adinaren eta sexuaren determinazioa nola egiten den irakatsiko da eta, baita patologia batzuen identifikazioa ere.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: arkeogazte@gmail.com

Ondo segi!