Jarduerak

Gure elkartearen helburuetako bat arkeologiaren arloan erabili daitezkeen tekniken formakuntza ikastaroak eskaintzea da. Horregatik, urtero, Arkeologia Tekniken Trebakuntza Ikastaroak egiten dira.

Arkeologian aritzen garen heinean, garai guztietako ondare arkeologikoa interesatzen zaigu. Gure inguruko ondare hori ezagutzeko helburuz, Bidaiak Iraganera deituriko txangoak antolatzen ditugu. Bidai hauetan kronologia guztietako aztarnategi arkeologikoak eta monumentuak bisitatzen ditugu eta beti aditua den norbaiten gidaritzapean.

Hona hemen orain arte egin ditugun txango batzuen adibidea:

Jarduera honen helburua gai eta kronologia desberdinetan adituak diren ikertzaile gazteek beraien ikerketa proiektuen inguruko hitzaldiak antolatzea da. Ikertzaileak leku eta giro desberdinetatik etortzen dira: gertutik eta atzerritik, unibertsitatetik eta arlo pribatutik… eta ikuspuntu desberdinak eskaintzen dizkigute. Aurkezpen guztien ostean eztabaina denbora bat izaten dugu.