Batzorde feminista

Arkeogazteko Batzorde Feminista bertan parte hartu nahi duten bazkide guztiek osatutako talde ez mixto bat da. Helburua genero berdintasunetik arkeologia praktika libre bat eraikitzea da. Gure borroka nagusietako bat arkeologia lantzen den hezkuntza, eskola eta lan espazioetan jazarpenak, abusuak eta sexu erasoekin amaitzea da. Gure tresna nagusia jarraian aurkezten dugun protokoloa da, gure elkartearen estatutuetan dagoena eta elkartea osatzen dugun bazkide guztiak betetzen duena.

Kolektibo bateko kide bazara eta zuen protokoloa garatzen ari bazara, gurea kopiatu, aldatu edo moldatu dezakezue. Gurekin harremanetan jar zaitezkete. Gure esperientzia kontatuko dizuegu eta zuen prozesuan lagunduko dizuegu.

Arkeologiaren arloan ikaslea, ikertzailea, langilea edo boluntarioa bazara eta sexu jazarpen edo abusu edo sexu arrazoiagatik edo sexu erasoren bat jasan badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan prest sentitzen zarenean. Zu entzuteko eta laguntzeko konpromisoa hartzen dugu. Protokoloa inplementatuko dugu eta ahal dugun guztian aholkatuko zaitugu.

Arkeogazteko Batzorde Feministarekin harremanetan jartzeko grace.arkeogazte@gmail.com helbidera idatzi. elbide hau emakumeek* kudeatzen dute eta jasotako mezu guztiak konfidentzialki tratatuko dira.

ARKEOGAZTEREN SEXU- EDO SEXUAGATIKO JAZARPENEN, ABUSUEN ETA
ERASOEN PREBENTZIORAKO ZEIN HORIEI AURRE EGITEKO PROTOKOLOA